106 urteko zigorra Yamiled Giraldoren hiltzaileei

2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Azken urteotan izan diren hainbat hilketa sonaturen inguruko ebazpenak eman dituzte aurten auzitegiek. Besteak beste, 106 urteko zigorra ezarri zien Nafarroako Auzitegiak bost laguni Yamiled Giraldo hiltzeagatik. Giraldo 2009ko apirilaren 25ean hil zuten, Cordovillan (Nafarroa), tiroz, kalean zihoala. Giraldo sexu esplotazioaren biktima izan zen, eta sare bateko kideak salatzeagatik mendekua hartu ziotela ebatzi zuen epaileak. Bestetik, Maria Puy Perez hil zuen gizonari hamasei urteko zigorra ezarri zioten. 2008ko urrian desagertu zen Puy Perez, eta 2009ko ekainean aurkitu zuten gorpua, Sesmako urtegi batean. Bikotekide ohiak behin baino gehiagotan ukatu bazuen ere emakumea hil izana, azkenean aitortu egin zuen hura hil izana, eta gorpua non zegoen jakinarazi zion Nafarroako Foruzaingoari. Bestalde, Tafallan (Nafarroa),Maria Pilar Marcos genero indarkeriaren biktima absolbitu egin zuen zinpeko epaimahaiak senarraren heriotzaz. Alabaina, Auzitegi Gorenak atzera bota zuen absoluzioa, eta epaiketa berriro egiteko agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.