Errepideak

11 lagun arin zauritu dira Bizkabuseko autobus baten eta furgoneta baten arteko talkan

2010eko otsailaren 4a
14:39
Entzun
Gaur goizean 11 lagun arin zauritu dira Bilbon gertatu den istripuan: Bizkaibuseko autobus batek furgoneta batekin egin du talka, Zumalakarregi etorbidea eta Hornilla doktorearen kaleak bat egiten duten parean, Santutxu eta Txurdinaga artean.

Trafiko arduradunek agertu dutenez, goizeko bederatziak inguruan gertatu da ezbeharra: furgonetak bat-batean geratu behar izan du auto bat gurutzatu zaiolako eta, ondorioz, autobusak atzetik jo du.

Zaurituak autobuseko bederatzi bidaiari eta furgonetako biak dira, baina ez dute ezer handirik.

Bilbo-Galdakao bidea egiten duen autobusa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.