#SFK15

11 lagun zauritu dira lehen entzierroan

Hiru pertsona artatu behar izan dituzte adarkadengatik. [youtube]https://youtu.be/seSVC0fh0Uw[/youtube]

2015eko uztailaren 7a
08:11
Entzun

Ez zuten lehen aldia sanferminetan lasterka egiten zutena. Azkarrak dira Jandilla etxeko zezenak, baina baita arriskutsuenetakoak ere. Orain arte egindako entzierroetatik zauritu gehien eragin dituenetako bat da.

Aurten 11 lagun eraman behar izan dituzte erietxera, haietako hiru adarkadekin.

Estafeta kalean izan dira une larrienak; zezenak bihurgunea hartzerakoan kale bazterrera joan dira, eta han pilatuta zegoen jendearengandik oso gertu igaro dira, bat baino gehiago joz.

2`23 minutu nahikoak izan dituzte Jandilla etxekoek ibilbide osoa egiteko.

Orotara hamabost alditan parte hartu du etxe honek sanferminetan. 1980an izan zuen lehen aldia, eta geroztik urtero joan izan da Iruñera.

Lehen entzierroa izanik, jendetza espero da Iruñeko kaleetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.