Arratzuko (Bizkaia) Ikastolak Cabrera de Marren (Bartzelona, Katalunia) antolatutako egun batzuetako ibilaldian parte hartzen ari zen Kortezubiko (Bizkaia) 11 urteko neska bat hil zen atzo goizean. Ostegunean Montserrat Santutegira txangoa egin zuten, eta egun berean sabeleko mina izaten hasi zen neska hura. Bi osasun zentrora eraman zuten, eta medikuek ez zioten aparteko ezer topatu.
Gauean, baina, neskaren egoerak okerrera egin zuen. Medikuak hura zegoen tokira iritsi zirenean -aterpe batera-, ezin izan zuten haren bizia salbatu. Atzo goizean hil zen.
Heriotza zerbaiten kutsadurak eragin duela pentsatuta, sendagileek Arratzu Ikastolako beste ikasleei eta kideei medikamentuak eman zizkieten. Inork ez du arazorik izan, ez aurrez, ez gero.
Autopsia egitekotan dira hildako neskari, eta han dira haren gurasoak.
Ikastolako beste kideak itzuli dira dagoeneko etxera, aurreikusi baino hiru egun lehenago. Ametller Dorrea aterpean egon dira 45 ikasle.
Ezbeharra
11 urteko Kortezubiko neska bat hil da Katalunian, sabeleko minak izan eta gero
Ostegunean bi osasun zentrora eraman zuten, eta medikuek ez zioten aparteko ezer topatu. Gauean okerrera egin zuen haren egoerak eta atzo goizean hil zen. Arratzuko Ikastolako beste 44 ikaslerekin Cabrera de Marrera joan zen egun batzuk pasatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu