11 urteko neska bat -A.Z.S.- hil da gaur arratsaldean, atzo eguerdian Errenterian (Gipuzkoa) bizikletan zebrabidea gurutzatzen ari zela auto batek harrapatu ostean izandako lesioengatik. Fanderia auzoan izan zen ezbeharra, Dario Regoyos kalean, eta neska Donostiako erietxera eraman zuten, oso larri. Gaur zendu da.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, neskak dirudienez ez zeukan kaskorik, eta buruarekin petrila jo zuen. Iturri beraiek diote auto gidariak agian ez zuela neska ikusi, han parean auto bat bigarren lerroan aparkatuta zegoela-eta.
Errenteriko Udaltzaingoa gertaera ikertzen ari da.
Emakume bat eta bere bi haur hil dira Olaguen trafiko istripuan
Ezbehar larria gertatu zen atzo iluntzean N-121 errepidean, Olague (Nafarroa) parean: auto bat bere bidetik kontrakora atera zen -agi denez, beste ibilgailu bat aurreratzeko-, eta paretik zetorren kamioi bat jo zuen. Ondorioz, autoan zihoazen hiru lagun, 41 urteko emakumezko bat eta haren seme-alabak, hil egin ziren. 6 urte zituen semeak eta urtebete alabak. Senarra, 40 urteko gizonezko bat, larri zauritu zen. Nafarroako Ospitaleko Zaintza Intentsiboen Gunean ingresatuta dago.
Kamioiaren gidaria, berriz, inolako zauririk gabe atera zen istriputik. Kamioiak, ordea, su hartu zuen eta ia erabat kiskali zen.
Iruñeko Errotxapea auzokoa zen istripua izan duen familia.
Errepideak
11 urteko neska bat hil da, Errenterian autoak harrapatuta
Ezbeharra atzo gertatu zen eta neska gaur zendu da. Bizikletan zebrabidea gurutzatzen ari zela auto batek jo egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu