11 urteko txirrinduzale bat larri zauritu da istripu batean
GASTEIZ. 11 urteko haur bat zauritu da bizikletarekin istripua izanda Gasteizen. Udaltzaingoak jakinarazi du istripua joan den ostiralean izan zela, Baiona kalean. Haurra larri zauritu zen bizikletarekin auto bat jota, eta Txagorritxu ospitalean artatu behar izan zuten. Ez da izan asteburuan izandako istripu bakarra; beste hiru txirrindulari zauritu ziren joan den ostiralean eta larunbatean Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu