Indonesia

11.000 lagunek ihes egin dute euren etxeetatik Merapi sumendiaren ondorioz

Joan den maiatzaren 27an Indonesiako lurrikarak gehien eragin zuen lekutik gertu dago Merapi sumendia, eta azken asteotako mugimendu handiena du gaur. Laba eta gas toxiko izugarriak botatzen ari da, eta ondorioz, inguruetako biztanleek alde egin behar izan dute.

2006ko ekainaren 8a
20:01
Entzun
11.000lagun atera dira Merapi sumenditik ihesi, gas toxiko eta laba asko botatzen ari baita sumendia. Gainera, datozen egunetan areagotu daitezke Merapi sumendiak sor ditzakeen arriskuak.

2.914 metrotara dago sumendia, eta bost mendetan 70 erupzio izan ditu. 1994an 60 lagun hil ziren, eta 1930ean, berriz, hamabi herri suntsitu zituen. Nazio Batuen Erakundeak esan duenez, lurrikararen ondorioz bidalitako laguntzaren zati bat sumendira bideratuko dute, lehertuko balitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.