Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean egin dute azterketa, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 1.378 lagunek eman zuten izena; %78,4 emakumezkoak ziren, eta %21,6 gizonezkoak. Azterketa komunez gain, euskara gaitasuna eta Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ezagutzak neurtzeko probak egingo dituzte. Meritu gisa hartuko dira aintzat, eta Herri Ardulararitzako Euskal Erakundeak egingo ditu.
366 lagunek egingo dute euskara proba, eta 517k Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. 260 lagunek frogatu dute gaia gainditua dutela, eta beraz, ez dute azterketa egin beharko. 2011n egin zen azken lan eskaintza publikoa justizia administrazioan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Justizia administrazioan 2.138 langile ari dira beharrean, eta horietatik 637k —%29,8k— dute aldi baterako kontratua. Jaurlaritzak nabarmendu du lehiaketa publikoak "bitartekotasun tasa murrizten eta justizia alorreko zerbitzu publikoak hobetzen" lagunduko duela.