EMA Sendagaien Europako Agentziak bidea ireki dio Pfizer txertoa 12-15 urte arteko populazioan erabiltzeari. Gaur Amsterdamen (Herbehereak) egindako agerraldi batean, EMAko txertoen alorreko arduradun Marco Cavalerik iragarri du txertoa adin tarte horretara zabaltzean alde egin dutela. Gaiaren harira egindako entsegu kliniko baten emaitzak aztertu ondoren hartu dute erabakia.
Erakunde arautzailearen oniritziaren ostean, Europako Batzordearen esku egongo da orain adin tarte horretan txertoaren erabilpena onartzea.