12 ORDU ESPAINIARATZEAREN KONTRA

2010eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Patxi Segurola euskal presoak etzi beteko du Frantzian hamabost urteko espetxe zigorra-11 egin ditu preso-, eta Espainiaratzeko arriskuan dago. Horren kontra gose greba hasi zuen hilaren 8an. Frantziak birritan ukatu du haren estradizio eskaera. Nolanahi ere, Espainiak hirugarrenez eskatu berri du hura estraditatzeko. Atzo gose greba utzi zuen Segurolak, berria jakitean. Usurbilen ekimenak egiten ari dira horren kontra. Atzo, hamabi orduko elkarretaratzea egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.