Nafarroako Probintzia Auzitegiak 12 urteko kartzela zigorra jarri dio gizon bati, iaz Berriozarren (Nafarroa) emakume bat bortxatzeagatik. Biktimari eragindako kalte moral eta fisikoengatik30.000 euro ordaindu beharko dizkio erasotzaileak biktimari. Gainera, bost urtez gehienez 500 metrora gerturatu ahal izango da biktimarengana. Lesio delituagatik ere hilabete batez 6 euro ordaindu beharko dizkio eguneko.
Iazko otsailaren 25ean izan zen bortxaketa. Epaian jasotzen denez, erasotzailea biktimaren bikotekidearen laguna zen, eta haien etxean zegoen apopilo. Erasoa izan zen unean biktimaren bikotekidea ez zegoen etxean. Erasotzaileak sakelako telefonoa kargatzeko kargagailua eskatu zion emakumeari. Andrea logelara joan zen haren bila, eta han zegoela erasotzaileak laban batekin mehatxuegin, eta bortxatu egin zuen. Emakumeak bi urteko alaba hartu, eta etxetik ihes egin zuen lagun batengana. Hark salaketa jartzera lagundu zion.
Epaiketa uztailean egin zen. Fiskalak 10 urteko kartzela zigorra, bost urteko biktimarekiko urruntze agindua eta 30.000 euroko kalte-ordaina eskatzen zituen erasotzailearentzat. Akusazioaren eskaria berdina zen, bainazigor eskaria 15 urtekoa izan zen. Erasotzailearen abokatuak, berriz, libre uzteko eskatu zuen, «gizonak ez zuelako zerikusirik izan erasoan».
Atxilotu bat Busturian
Bestalde, larunbatean 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean Ertzaintzak Busturian (Bizkaian), ustez bikotekide ohiari eraso egin, eta balarik gabeko pistola batekin mehatxu egiteagatik. Axpeko auzoan izan zen gertaera. Ertzaintza erasoa izan zen lekura iritsi zenean, errepide ondoan gizon bat aurkitu zuten, eta handik gertu emakume bat auto batean sartuta. Andreak ertzainei azaldu zienez, bikotekide ohiak bitxi batzuk berreskuratu nahi zituen, eta eztabaida izan zuten. Eztabaidan ari zirela, emakumeak salatu zuenez, gizonak eraso egin zion. Gainera, ustez balarik gabeko pistola batekin egin zion mehatxu.
Andrea zegoen autoa miatu zuten ertzainek, eta pistolaz gain laban bat aurkitu zuten ibilgailuaren maletategian. Gizona han bertan atxilotu zuten, genero indarkeria egotzita.
12 urteko kartzela zigorra, andre bat bortxatzeagatik
Iaz izan zen erasoa Berriozarren, eta erasotzaileak 30.000 euro eman beharko dizkio biktimari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu