Ezbeharra
12 urteko mutiko bat hil da Valtierrako igerilekuan
Udal Igerilekuan jolasean zebilela, 12 urteko gaztetxo bat hil da gaur eguerdian Valtierran (Nafarroa), Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez. Iturri horien arabera, igerilekuan bertan, segituan, bi medikuk artatu dute mutikoa, eta, halaber, anbulantzia medikalizatua ere berehala iritsi da. Dena den, gaztetxoa suspertzeko ezer ezin izan dutela egin agertu dute. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, bihotza eta arnas-aparatua gelditzeak eragin du mutikoaren heriotza. Hildakoa Bartzelonakoa (Katalunia) zen, eta oporretan zegoen Valtierran, familiarekin.
Hain zuzen ere, igerilekuan senitartekoekin zegoela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak eta, halaber,ezbeharra jazo denean bi mediku zeudela leku hartan eta haiek saiatu direla aurrena gaztetxoa bere onera ekartzen. Victor S.O. ziren hildako mutikoaren inizialak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu