Bart 12 urteko neska baten gorpua aurkitu dute Donibane Garazin (Nafarroa Beherea), Errobi ibaian. Atzo gaueko hamarrak aldera ikusi zuten hura azkeneko aldiz bizirik eta, lehen zantzuen arabera, neskak bere burua bota zuen errekara, 22:30ak aldera. 00:40ean ondorioztatu zuten hila zela. Frantziako Poliziak hartu du ikerketaren ardura.
Irisarrin (Nafarroa Beherea) bizi zen neskatila. Maiorga Donibane Garaziko ikastetxean ikasten zuen, eta horko ikasleekin lan psikologikoa egiten ari dira adituak.
12 urteko neska baten gorpua aurkitu dute Donibane Garaziko ibaian
Atzo gauean ikusi zuten neskatila azkeneko aldiz bizirik. Irisarrin bizi zen. Lehen zantzuen arabera, bere burua bota zuen errekara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu