Guardia Zibilak 120 kilo speed atzeman ditu auto batean, hau A-8an Bizkaian zihoala, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak esan duenez. Bi lagun atxilotu ditu operazioan: Leioako 29 urteko bat —A.N.G.— eta 32 urteko Valentziako (Herrialde Katalanak) bat.
Polizia iturriek diote duela hilabete batzuetatik ari zirela ikerketa lanetan, sare batek Herrialde Katalanetatik Euskal Herrira droga ekartzen zuelakoan.
Ertzaintzak, berriz, ustez autoan kilo erdi bat kokaina zeraman 26 urteko mutil bat atxilotu du. Ez du esan non atzeman duen.