Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, Orion (Gipuzkoa) 1.200 kilo haxix atzeman dituzte, eta operazio horrekin lotuta pertsona bat atxilotu dute (frantziar nazionalitatekoa, 37 urte). Beste bi lagunek ihes egin dute.
Lehengo astean egin zuten operazioa, eta gaur eman dute horren berri. Donostiako Auzitegiko epaileak kartzelara sartu du atxilotutakoa.
Honen autoan 700 kilo haxix aurkitu zituzten, ertzainen arabera, eta garaje batean 500.
Atxiloketa unean autoarekin bi ertzain harrapatzea ere leporatu diote.
Gizartea
1.200 kilo haxix atzeman dituzte Orion
Lagun bat atxilotu dute, eta beste bik ihes egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu