atxiloketak

12.000 euroko bermea ordainduta aske utzi dute Egoitz Martitegi

Pasa den larunbatean Gernikan (Bizkaia) Espainiako Poliziak atxilotu zuen Egoitz Martitegi aske utzi dute 12.000 euroko fiantza ordaindu ostean. Akatasunak adierazi duenez Martitegik inkomunikazio egoeran deklaratu du Espainiako Auzitegi Nazionalean, epailearen aurrean. Sarekada berean atxilotutako Maite Oruek tratu txarrak salatu ditu.

2005eko abuztuaren 1a
19:36
Entzun
Iragan larunbatean,Espainiako Poliziak Egoitz Martitegi gaztea atxilotu zuen,goizaldeko ordu bietan, egun batzuk lehenago Bizkaian eta Nafarroan egindako sarekadarekin lotuta. Gazteak inkomunikatuta deklaratu du epailearen aurrean, eta 12.000 euro ordaindu ostean aske utzi dute.

Bestalde, operazio berean, baina asteazkenean,Bilbon atxilotu zuten Sue Lorenzori gaur kendu diote inkomunikazioa. LarunbatetikSoto del Realeko espetxean dago.

Bizkaian eta Nafarroan egindako sarekada horretan zazpi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, eta ETArentzako kide berriak lortzeko sarearekin lotura izatea egotzi zien. Auzitegi Nazionaleko Grande-Marlaska epailearen aurrean deklaratu ostean, ordea, aske geratu dira zazpietatik sei. Martitegik eta Maite Oruek 12.000 euroko bermea ordaindu behar izan dute, eta beste bik polizia etxeetara agertu beharko dute aldian-aldian. Osterantzeko biak, berriz, badaezpadako neurririk gabe geratu dira aske.

Maite Oruek inkomunikazio garaian tratu txarrak jasan zituela salatu du. Bere abokatuari azalduzion inkomunikaturik pasatako egunak oso gogorrak izan zirela, eta kolpeak, mehatxuak eta biluzteko saiakerak egon zirela salatu du ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.