Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gaur 10:15 aldera 12.000 litro gasolio isuri dira Altsasuko Errekalde errekara. Coatra gasolindegian erregaia husten ari zirela "pertsona baten akatsa" egon zela adierazi du Gobernuak.
Altsasu-Etxegarate NA-1000 errepidearen lehen kilometroan gertatu da ezbeharra, eta Altsasuko suhiltzaileak aritu dira isuriaren zabaltzea eragozteko lanetan; egoera kontrolatua dutela dio Gobernuak.
Honen arabera, suhiltzaileak "azkar" mugitu dira, "erregaia zati batean pilatu dute eta horrek gasolioak Burunda errekarari ez eragitea ahalbidetu du. Ibaiaren ehun metroko zatian baino ez da izan ingurumen kaltea". Gobernuaren Ingurumen Sailaren arduradunak hara joan dira, kalteak aztertzeko.
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako kideak erregaia ibaitik ateratzen ari dira, pilatutako tokitik.
12.000 litro gasolio isuri dituzte Altsasuko erreka batera
Gasolindegian erregaia husten ari zirela "pertsona baten akatsa" egon zela adierazi du Nafarroako Gobernuak. Burunda ibaiaren zati batean kalteak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu