Atzo atzemandako kutsatuak jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak: 1.231 positibo izan ziren. Kopurua aurreko egunekoa baino txikiagoa da, 1.569 izan ziren; zer esanik ez larunbatean jakinarazitakoen aldean, 2.079 izan baitziren orduan. Baina egindako proba kopurua kontuan hartuta, positiboen ehunekoa ez da asko aldatu: %14,01 ziren herenegun, eta %13,3 gaur.
Asteburua izaki, egindako proba kopurua nabarmen jaitsi da. Hala ere, positibo tasa oraindik handia bada ere, atzo atzemandako moduko datuak ikusteko bi aste egin behar da atzera pandemiaren bilakaeran, uztailaren 13ra. Bizkaiak zenbatu ditu positibo gehien; hala ere, apaldu egin da aurreko egunetan izandako kasuen igoera: 508 izan dira guztira. 312 Gipuzkoan, 289 Nafarroan eta 101 Araban.