1.260 euroko isuna adin txikiko neska baten kontrako sexu abusuengatik

Bederatzi urteko neskari organu genitala ukitu zion, iaz.

2007ko apirilaren 21a
13:50
Entzun
Donostiako Epaitegiak 1.260 euroko isuna jarri dio gizonezko bati adin txikiko neska bati sexu abusuak eragiteagatik.

Abusuok 2006ko urtarrilaren 13an izan ziren, Donostian bertan. Gizonezkoa bederatzi urteko neskarengana joan zen Deba Ibaia kalean, 19:30ak inguruan, eta arropa gainetik organu genitala ukitu zion, epailearen arabera.

Fiskalak 1.260 euroko isuna eskatu du, eta erasotzailea ados azaldu da. Zigor horixe jarri dio epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.