20 urtekoa da ezarri duten espetxe zigorrik altuena. Asier Oiarzabali jarri diote, taldeko buru zela iritzita. Oiarzabalek 20 urteko eta 18 urteko zigor bana ere baditu jada Frantzian, hurrenez hurren Plevin eta Isereko dinamita lapurretetan parte hartzea leporatuta.
Felix Esparza Luriri, Laurence Guimoni, Maria Dolores Lopez Resinari, Alberto Ilundain Iriarteri eta Didier Agerreri,17 urteko espetxe zigorra jarri diete. Jose Angel Otxoantesanari, berriz, 13 urtekoa.
Epaituek "faxistak" deitu diete epaimahaiko kideei, eta Eusko Gudariak abestu dute.
Politika
13 eta 20 urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete Parisen epaitutako zazpi euskal herritarri
Parisko 14. Auzitegi Berezian epaitu dituzten zazpi euskal herritarrei 13 eta 20 urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete. ETAren logistika aparatuko kide izatea leporatzen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu