Bederatzigarrena ekainaren amaieratik. Itoizko Koordinakundeak azpimarratu du hainbat lurrikara izan direla, urtegia betetzeko lanen hirugarren fasearen arabera Itoitz husten hasi zirenetik. Bederatzigarrena izan zen herenegun gertatu zena, ekainaren amaieratik.
Azken lurrikara hori 1,3 gradukoa izan zen Richter eskalaren arabera, eta Nagoren izan zuen erdigunea. Koordinakundeak azaldu du azken lurrikararen erdiguneak bat egin duela iazko irailean eta urrian herri horretan gertatutakoen kokapenarekin.Nagoreko azken lur mugimendua gaueko 23:20 aldean sumatu zuten hango herritarrek. Egun berean azken boladan entzun diren burrunba handi horietako bat aditu zuten inguruan, Itoizko Koordinakundeak esan duenez. Egoeraren larritasunaz ohartarazi du talde horrek.Bestalde, Eusko Alkartasunak (EA) mozio bat aurkeztu du Agoizko Udalean, bertan herri galdeketa bat egiteko eskatuz. Ea «herritarren segurtasuna bermatu arte» herritarrek urtegia martxan jartzea nahi duten edo ez galdetzeko eskatu du EAk.
ITOIZKO URTEGIA
1,3 graduko lurrikara bat gertatu da Nagoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu