13 hildako izan dira azken astean COVID-19ak jota Hego Euskal Herrian

942 kasu atzeman zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak

Donostia Ospitaleko Larrialdietako sarrera. GORKA RUBIO/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko uztailaren 7a
13:04
Entzun

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du ekainaren 28a eta uztailaren 4a artean hamahiru lagunek galdu zutela bizia COVID-19ak jota, Nafarroako Gobernuak, aldiz, ez du hildakorik jakinarazi data horietan. Hala ere, atzo hildako bat izan zen herrialdean, gobernuak adierazitakoaren arabera. Aurreko astean izandako hamahiru hildakoekin, ekain hasierako egoerara egin du buelta pandemiaren bilakaerak, azken hiru asteetako hildako kopururik altuenarekin.

Kutsatuen datuei dagokionez, 942 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak. Nafarroak aurreko eguneko joera mantendu du eta kasuen beherakada izan du: 333 atzeman dituzte. Hala ere, herrialdeak kasu gehien atzeman dituena izaten jarraitzen du. Bere atzetik datoz Bizkaia, 262 kutsaturekin, Gipuzkoa 257rekin eta Araba 66rekin. Hirurek zenbatu dituzte aurreko egunean baino kasu gehiago.

Ospitaleetako egoerak zertxobait hobera egin badu ere, oraindik 110 lagun erietxeratuta daude Osakidetzako eta Osasunbideako ospitaleetan: horietatik 34 larri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.