Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako droga trafikatzaileen “goi arduraduna” atxilotu du iragan hilean Ertzaintzak Bilbon. Loroño -ren aurkako operazioak, narkotrafiko sarerik handiena desartikulatu duela jakinarazi du Ertzaintzak. 1996tik ihes eginda zebilen, eta atxilotzeko hiru agindu zituen. Ertzaintzaren esanetan, astero 7 kilo kokaina sartzen ziren Bilbora eta elkarren artean ezagutzen ez ziren taldeetan banatuta egiten zuten lana. Operazioan, Ertzaintzak 3 lagun atxilotu zituen denera. Miatutako etxeetan, merkatuan 120.000 eurotako balioa zuen 2,5 kilo kokaina, eskopeta bat, bederatzi pistola, balantzak, 22.000 euro eta tiroetatik babesteko txalekoa aurkitu zituela azaldu du Ertzaintzak.
Harrezgero Ertzaintzak, ekaina bitartean, beste 10 lagun atxilotu zituen Bilbo eta Barakaldon. 13 atxilotuak presondegian daude, eta beste hiru susmagarriren bila dabil Ertzaintza.
Droga trafikoa
13 lagun atxilotu ditu Ertzaintzak droga trafikatu dutelakoan
Ertzaintzak urtarrilean hasitako ikerketaren ondorioz, ustezko 13 droga trafikatzaile atxilotu ditu Bizkaian. Atxilotuen artean, Ertzaitzaren ustez Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako droga saltzailerik handiena dena dago. 39 urte ditu eta =i Loroño =i ezizenez ezagutzen da. 1996tik justiziarengandik ihesean zebilen, eta gizona atzemateko hiru agindu zeuden. Atxilotu guztiak kartzelan sartu dituzte, eta Ertzaintza beste hiru susmagarriren bila dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu