Ezbeharra

13 urteko mutikoa hil da Gorbean, harkaitz batek jota

Istripu handia gertatu da gaur goizean Gorbean, Lekanda ertza izeneko parajearen inguruan: harkaitz zati bat askatu da menditik, goitibik behera amildu, eta mendian zebilen 13 urteko mutiko bat jo du. Kolpeak oso zauri larriak egin dizkio, eta Galdakaoko (Bizkaia) erietxera bizirik eraman duten arren, han hil egin da.

2006ko irailaren 2a
15:55
Entzun
Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, goizeko hamaikak aldera gertatu da ezbeharra. 13 urteko gaztetxoa, Gasteizkoa, senitarteko batekin zebilen mendian arrokak harrapatu duenean. Ertzaintzaren helikoptero batean eraman dute Galdakaoko erietxera, baina han ezin izan dute ezer egin mutikoarne bizitza salbatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.