Etxebizitza

13.000 etxe huts gutxiago daude Hego Euskal Herrian

Etxebizitza hutsen kopuruak %10 eta bigarren etxebizitzenak %18,6 egin du behera Hegoaldeko lau probintzietan, 2001etik. Gipuzkoan urritu dira gehien etxe hutsak: duela hamar urte baino %23,5 gutxiago daude orain.

2013ko apirilaren 18a
17:53
Entzun

Etxebizitza hutsen kopuruak %10 egin du behera Hego Euskal Herrian azken hamarkadan, INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur eman dituen datuen arabera. Zehazki, 13.000 etxe huts bete dira azken hamarkadan. 

Gaur egun, 116.469 etxe daude hutsik Hegoaldean; bizitza guztien artetik %9 inguru dira.

Bigarren etxebizitzak ere asko gutxitu dira, %18,6. Etxebizitza guztien artetik, 72.199 dira bigarrengoak (guztien %5,4).

Aldiz, lehen eskuko etxebizitzen kopuruak gora egin du 2001etik 2011ra. 207.356 etxebizitza gehiago daude gaur egun.

Herrialdeen arteanbi joera daude. Araban eta Nafarroan asko ugaritu da lehen bizitzen kopurua —%33 eta %32, hurrenez hurren—.

Aldi berean, bigarren etxebizitzen kopurua %21 eta %30 urritu da bi herrialde horietan, eta etxebizitza hutsen kopuruak apur bat gora egin du —%3,2 eta %1—.

Bizkaian eta Gipuzkoan ere gora egin du lehen etxebizitzen kopuruak, baino apalago (%18 inguru). Bizkaian %2 gutxitu dira bigarren etxeak, eta %11 etxebizitza hutsak.

Gipuzkoan aldea handiagoa da: %17,5 gutxitu dira bigarren etxebizitzak, eta %23,5 etxebizitza hutsak.

20.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietako datuak ere aztertu ditu INEk. Hauek dira herri horietan dauden etxebizitza hutsen eta bigarren etxebizitzen kopuruak:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.