Beste bi gazteen bila ere joan da Guardia Zibila beren etxeetara, baina ez zeuden han. Nolanahi ere, Zengotitabengoaren zein Lesenderen familiartekoak jakinarazi dute Auzitegi Nazionalera beren kabuz joango direla bi gazteak, gaur edo bihar.
2000ko Donostiako Aste Nagusian jazo ziren istiluetan parte hartzea leporatzen diete hiru gazteei; zehazki, bi autobusen zein kutxazain automatiko baten erretzearekin eta ertzainen aurkako molotov koktelen jaurtiketarekin zerikusia izatea.
Atxiloketak
13na urteko espetxe zigorra ezarri diete joan den astean kale erasoengatik epaitutako Elorrioko hiru gazteei
Elorrioko (Bizkaia) hiru gazteri —Arkaitz Belloni, Andoni Zengotitabengoari eta Txomin Lesenderi— 13 urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2000. urteko Donostiako Aste Nagusian kale istiluetan parte hartzeagatik. Auzitegi Nazionalaren arabera, kutxazain baten eta bi autobusen erreketan parte hartu zuten gazte horiek. Hiruetako bat, Arkaitz Bellon, gaur goizaldean atxilotu du Guardia Zibilak, bere etxean, "zigorra bete dezan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu