Albiste agentzien arabera, 20:10 aldera hasi ziren istiluak: Artzain Onaren katedralaren inguruan burua kaputxekin estalita zuten 30 bat lagun bildu ziren, eta Alde Zaharrerantz abiatu ziren bidean edukiontziak irauliz eta su emanez, beti ere berri agentzien arabera.
Ertzaintzak aurre egin zien Bulebarrean iskanbilen aurkako materialarekin, eta molotov koktelekin eta suziriekin erantzun zieten kaputxadunek. Inguru guztia jendez beteta zegoen, Aste Nagusia baita Donostian.
Jendeak izututa hartu zituen gertakariak, eta istiluetan 14 pertsona zauritu ziren.
Kale erasoak
14 lagun zauritu ziren atzo iluntzean Donostiako istiluetan
Osakidetzak jakinarazi duenez, atzo arratsean Donostian kaputxadunen eta ertzainen artean izan ziren istiluetan 14 pertsona zauritu ziren, haien artean erredurak zituen 6 urteko mutiko bat. Hain justu, 14 lagun horietatik zazpik zituzten erredurak, eta gainerako zazpiek kolpeak. Zaurituetatik sei Donostia Ospitalean artatu zituzten eta gainerako zortziak Bengoetxea kaleko larrialdi zerbitzuan. Nolanahi ere, zaurituetatik bat bera ere ez zuten ingresatu behar izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu