Auto istripu larria gertatu da gaur goizeko zortziak inguruan Aitzoainen (Nafarroa): mendi bide batean zihoan Ford Mondeo autoa bidetik atera eta irauli egin da. Ondorioz, 14 urteko Casandra Etxeberria Casteig eta 16 urteko Francisco Vazquez Jimenez hil egin dira. Berriozarkoak dira gazte biak. Halaber, beste hiru gazte zauritu dira.
Neskatoa istripua gertatu den lekuan bertan zendu da. Mutikoa, berriz, bizirik atera dute istripu lekutik salbamendu taldeek, baina Iruñeko Nafarroako Ospitalera zeramatela hil egin da. Zaurituei dagokienez,19 eta 27 urteko bi gizonezko Nafarroako Ospitalean daude ingresatuta, eta hirugarrena, 17 urteko neska bat, Bideko Amaren erietxean. Makatu ugari dituzte hirurek.
Aitzoainen Espainiako armadak duen kuartelaren atzealdeko mendi bide batean gertatu da ezbeharra,N-240 errepidera sartzeko biribilgunearen inguruan, zehazki Aitzoain eta Berriozarko herri zaharra lotzen dituen bidean. Esan bezala, autoa bidetik atera eta irauli egin da, eta ondoren, porlanezko zutabe batzuk jo ditu. Gainerako xehetasunak ikertzen ari da Foruzaingoa.
Berriozarren samin handia sortu du bi gazteen heriotzak. Gainera, festetan daudenez segituan zabaldu da berria. Txomin Garmendia alkateordeak jakinarazi du Udalak elkarretaratzea antolatlu duela dolua adierazteko. Arratsaldeko zazpiak laurden gutxitan Eguzki plazan batzeko deialdia egin du.
Errepideak
14 urteko neskato bat eta 16 urteko mutil bat hil dira Aitzoainen trafiko istripuan
Berriozarkoak (Nafarroa) dira biak, eta albisteak samin handia sortu du herrian. Beste hiru gazte ere zauritu dira ezbehar berean. Bost lagunak zihoazen autoa bidetik atera eta irauli egin da Aitzoaingo kuartelaren atzealdeko mendi bide batean. Berriozarren festak dira, eta heriotza horiek sorrarazitako mina adierazteko elkarretaratzea antolatu du Udalak gaur arratsalderako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu