Errigora

14.000 saski banatu eta euskalgintzara 175.000 euro bideratuko ditu Errigorak

[youtube]https://youtu.be/XzomvEaAEH4[/youtube]

Bi haur, Errigorako saskiak osatzeko lanetan laguntzen, Ablitasen. ERRIGORA
2017ko azaroaren 23a
12:18
Entzun

Bosgarren urtea du aurtengoa ekimenak, eta urte horietan guztietan 800.000 euro baino gehiago joan dira euskalgintzara. Aurten, Nafarroa hegoaldera. Ekimena "sustraitu eta errotu" egin dela diote antolatzaileek.

Hau guztia gertatu dadin, herrilana beharrezkoa izan dela azpimarratu dute, eta "herrilangileen" figura goretsi dute. "Ehunka gara herriz herri Errigoraren sarea osatzen dugun boluntario nekaezinak. Banatzaile, komertzial, gidari eta diruzainak. Jende polifazetikoa". Eskerrak eman dizkiete horretan lanean aritu direnei, eta bidelagun izan dituzten Porrotxi, herri hedabideei...

Orandik ere eskatuta dauden 14.000 saskiak Ablitasetik jendearen etxeetara iristeko lan asko dagoela egiteko oharatazi dute.

Bereziki azpimarratu dute gainera, aurten, espresa txik ieta ertain askotan gabonetako opari gisa Errigoraren aldeko apustua egin izana "enpresa horietan bakarrik 600-700 saski gehiago eskatu dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.