Paueko Auzitegiak Ziburuko ikastolaren auzian hartutako erabakiak arrangura sortu du, eta ugaritu egin dira Kaskarotenearen aldeko mezu eta ekimenak. Besteak beste, ikastolaren egoerari aterabide bat ematearen aldeko sinadura bilketa bati ekin zioten abuztu hasieran, eta jada 14.000 baino gehiago dira webgunean bildutako sinadurak.
"Nahi dugu ikastola bat Ziburun, sistema elebidun publikoa, elebidun pribatua eta murgiltze sistemaren arteko aukera ukateko, inguruko beste herri guztietan bezala. Eraikin edo lur zati publiko bat haurrek baldintza onetan ikasi ahal izateko", argudiatu dute bilketaren sustatzaileek.