EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernu kontseiluak lan eskaintza publikoa egitea onartu du: 141 lanpostu berri eskainiko ditu aurten. Gehienak irakaskuntza eta ikerketa arlokoak izango dira: 15 ikertzaile iraunkorrentzat, 51 irakasle laguntzaileentzat, 28 irakasle titularrentzat eta hiru irakasle osoentzat. Ikertzaile lanpostua aurretik Ramon y Cajal programan parte hartu dutenek soilik eskatu ahal izango dute. Gainontzeko 44 lanpostuak zerbitzu eta administrazio arlokoak izango dira. Horrez gainera, 20 katedra betetzeko barne eskaintza egitea ere onartu du.
Unibertsitateak aitortu du lan eskaintza publikoa "eskas" geratuko dela: "Ez du normalduko unibertsitateko langile guztien egoera". Dena den, "aurrerapausotzat" jo dute.
Gaurko gobernu kontseiluak iazko kontuak onartu ditu. 212.000 euroko superabita izan zuen EHUk.