TRAFIKOA

15 kilometrotako auto ilarak izan dira A-8an, Gipuzkoa eta Lapurdi artean

Auto ilara luzeak izan dira goizeko lehen ordutik.

A-8 autobideko autoilarak, Irunen, Baionako noranzkoan. EUSKO JAURLARITZAKO SEGURTASUN SAILA
2017ko abenduaren 6a
18:22
Entzun

Jai egunak direla eta, aurreikusi zitekeenez, ohikoa baino handiagoa izaten ari da ibilgailuen joan-etorria Gipuzkoa eta Lapurdi artean. Ibilgailu kopuruaren gorakadak bat egin du autobidean egiten ari diren lanekin, eta lan horietarako lerro bat moztu dutenez, trafikoa nabarmen moteldu da.

Goizeko lehen ordutik, hainbat kilometrotako auto ilarak eratu dira; 15 kilometroraino iritsi dira. Pilaketaren eraginez, trafikoa moteldu egin da GI-20 eta GI-636 errepideetan ere.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren webgunean kontsultatu daiteke unean uneko trafikoaren egoera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.