01:25 aldera gertatu da istripua Gi-636 errepidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Bi autok aurrez aurre elkar jo dute, eta kolpearen eraginez hil da 15 urteko gaztetxoa.
Zaurituetako bik 18 urte dituzte, eta gainerakoek 14, 24 eta 46. Donostiako eta Bidasoko erietxeetara eraman dituzte, eta errepidea itxi behar izan dute. AP-8tik eta Jaizkibeldik bideratu dute zirkulazioa. Ertzaintza ikertzen ari da zer dela-eta gertatu den ezbeharra.