15 urteko neskato bat «oso larri» dago, meningitisak jota

Baztangoa da neskatoa, eta haren ikaskide nahiz senideei eman diete jada eritasunaren aurkako tratamendua

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Nafarroako Osasun Departamentuak jakitera eman duenez, 15 urteko neskato bat «oso larri» dago Nafarroako Ospitalean, meningitisak jota.

Neskatoa Baztangoa da, eta larunbatean ospitaleratu zuten, ustez meningitisa zuelakoan. Medikuek igandean baieztatu zuten diagnostikoa, eta lerro hauek idazterakoan ZIU Zainketa Intentsiboetako Unitatean zegoen «oso larri».

Nafarroako Osasun Departamentuak halako egoeretan ohikoa den protokoloa jarri du martxan. Hala, atzo bertan tratamendua eman zieten neskatoaren gertuko senideei eta ikaskideei.

Otsailean emakume bat zendu zen B meningitisak jota, Nafarroan. Haurren artean azken kasua iazko azaroan gertatu zen. Leitzako (Nafarroa) 20 hilabeteko ume txiki bat Nafarroako Ospitalean ospitaleratu zuten, ustez meningitisak jota. Pediatriako Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten; eta, berehala, Nafarroako Gobernuko osasun publikoko teknikariak Leitzara bertaratu ziren, gaixotutako haurraren gurasoei eta haren haurtzaindegiko 36 neska-mutilei nahiz lau zaintzaileei gaixotasuna saihesteko tratamendua jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.