Zigorra betetzean, hirurak Frantziako Estatutik kanporatzea ere ebatzi du epaileak. 2009ko uztailaren 4an atxilotu zituzten Paue eta Tarbe (Okzitania) artean.
Aurretik beste bi aldiz zigortu zuten Plaza ETAko kide izatea egotzita; 2013an, hamabi urteko zigorra ezarri zioten, eta joan den maiatzean, hemezortzi hilabetekoa. Hiru zigorrak batu dizkiote orain. Fiskalak hamabost urteko zigorra eskatu zuen Garitagoitiarentzat eta Borrerorentzat, eta hamarrekoa Plazarentzat.
Lehen biak jo dituzte 2009an gendarme bat hiltzen saiatzearen errudun, eta Garitagoitiari jarri diote zigor handiagoa, hura izan zelakoan, ihesean ari zirela, poliziei tiro egin ziena.