Bake prozesua bultzatzerako orduan "gizarte zibilak jokatu beharreko paperaren beharra" nabarmen gelditu da, Foro Sozialeko antolatzaieen iritzian, larunbatean Gernikan egingo den Fororako 150 lagun apuntatu direla ikusita. Orain arte izena eman dutenen artean EAJ, EH Bildu eta Podemos alderdietako kideak daude, eta baita CCOO, Steilas eta LAB sindikatuetakoak ere. Horiez gain, hainbat elkartetako parte hartzaileak izango direla iragarri dute antolatzaileek, eta baita Nazioz Kanpoko Erakundeetako kideak ere. Haien artean, Kolonbian, Palestinan eta EL Salvadorren lanean aritu direnak daudela jakitera eman dute antolatzaileek.
Foroa 9:30ean hasiko da, eta honakoak izango dira hizlarien artean Harremanetarako Nazioarteko Taldeko Alberto Spektorowsky eta Brian Currin; Carlos Alberto Ruiz Socha, Cubako Bake Elkarrizketetan aholkularia eta Berghof Foundation eta Conciliation Resourceseko, Veronique Dudouet eta Kristian Herbolzheimer.