irak

1.500 gorpu baino gehiago dauden hobi komun bat topatu dute Irak hegoaldean

Ikertzaile talde batek 1.500 hilotzetik gora dauden hobi komun bat aurkitu du Irak hegoaldean. Hilotzetako gehienak kurduenak dira; emakumezko eta haurrenak. Hobitik atera dituzten gorpuak ikertzen ari dira orain, eta Sadam Huseini gizateriaren kontrako kirmenak eta genozidioa egitea leporatuta egitekoak diren epaiketan bere aurkako froga gisa erabiltzen saiatuko dira.

2005eko apirilaren 30a
16:08
Entzun
Hobian dauden gorpu gehienek kurduen jantzi modua daramate soinean, eta horregatik uste dute gehienak kurduak direla.

1980eko hamarkadan hildakoen gorpuak direla uste dute ikerlariek, Abu Ghraib espetxeko presoek egindako protesta baten ondoren hildakoak.

AEBek Irak okupatu zutenetik aurkitu duten 300. hobi komuna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.