Ignacio Gil Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak lagundu ditu Angel Maria Sanz, Francisco Fuertes, Lorenzo Fuertes eta Domingo Urzainki abeltzainak sarrera sinboliko horretan.
Abeltzainen praktika tradizionala da trantsumantzia; urtaro aldaketarekin, Erronkaritik eta Zaraitzutik Bardeara eraman ohi dituzte artaldeak, bertan igaro dezaten negua.
Foru gobernuaren arabera, transumantziak behera egin du azken hamarkadetan, iraganean garrantzia ekonomiko handia izan arren. "Horregatik da hain garrantzitsua administrazioek gizarteari praktika hau ezagutaraztea", esan du Gilek.