1512ko konkistari buruz eztabaida bultzatzea nahi du Bilduk

Nafarroako konkistari buruzko bertsio ofiziala soilik zabaltzea egotzi dio koalizioak Nafarroako Gobernuari

Erredakzioa
Iruñea
2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
1512an Nafarroan gertatutakoari buruz eztabaida sustatu beharko litzatekeela uste du Bilduk; hori egiteko aukera bat galdu duela egotzi dio Nafarroako Gobernuari. Gobernuak herenegun aurkeztu zuen «gertaera historikoa» oroitzeko prestatu duen agenda. Hainbat hitzaldi, erakusketa ibiltari bat eta hainbat ikastaro antolatu ditu, eta liburuak argitaratu.

Bilduren iritzian, ordea, «jendarteak 1512an gertatua eta 500 urteotan zer ondorio izan dituen jakiteko eskubidea dauka». Eztabaida hori eragotzi arren, gizarteari «azterketa sakona eta plurala» ezin zaiola ukatu ohartarazi dio koalizioak Gobernuari: «Jendartea heldua da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.