16 pertsona etxetik irtenarazi dituzte sute baten ondorioz
BILBO. Zorrotzaurre (Bilbo) auzoan su hartu zuen etxe batek atzo, eta hamasei pertsona atera behar izan zituzten handik. Goizeko hamaikak aldera hasi zen sua, oraindik argitu ez diren arrazoien ondorioz. Suhiltzaileek eta Ertzaintzak parte hartu zuten sua itzaltzen. Eraikinetik atera zituzten pertsonak etxerik gabekoak ziren; bat bera ere ez zen zauritu sutearen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu