euskal herria

16 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra Maria Puy Perezen heriotzaren erantzulearentzat

Juan Martin Morenok onartu egin du ezarri dioten zigorra, akusazio eta defentsaren artean adostua izan dena.

2011ko irailaren 9a
16:15
Entzun

Hamasei urte eta erdiko kartzela zigorra jarri diote Maria Puy Perezen heriotzaren erantzuleari. Juan Martin Morenok onartu egin du ezarri dioten zigorra, akusazio eta defentsaren artean adostua izan dena.

Irailaren 26an zen egitekoa Jose Maria Morentinen aurkako epaiketa, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsa adostasun bat lortu dutenez gaur bertan egin dute azkenean.

Moretin kartzelan dago gaur egun. 2008ko urriaren 11ean Maria Puy Perez hiltzeagatik 15 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra jarri diote eta beste 9 hilabeteko zigorra ere ezarri diote badaezpadako neurri bat apurtzeagatik, izan ere 2007ko azarotik debektuta zuen bere bikotekide ohiagatik 150 metro baino gutxiagora egotea eta berarekin edozein modutan komunikatzea.

Auzitegiak azaldu duenez Moretinek aitortu egin ditu egindakoak eta barkamena eskatu die Maria Puy Perezen familiakoei; horretaz gain, 45.000 euro eman beharko dizkio seme-alaba bakoitzari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.