Nafarroako Egues herrian hiru sexu eraso egitea leporatzen diote 16 urteko mutil bati. Astelehean Nafarroako Poliziak atxilotu zuen gaztea, Eguesko udaltzaingoaren laguntzarekin. Baldintzapeko askatasunean da une honetan mutila.
Poliziaren ikerketaren arabera, gaztea autobus geltoki batean egoten zen zain. Bidaiariak jaisten zirenean, biktima bat aukeratu, eta etxeko bidean jarraitzen zion. Etxe atarian sexu ukituak egiten zizkion biktimari, eta, gero, ihes egiten zuen. Gutxienez hirutan aritu da horrela gaztea, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Poliziak ez du baztertzen mutilak "antzeko delitu gehiago" egin izana.