Ezbeharra
16 urteko mutil bat hil da Arrigorriagan, hondeatzeko makina batek harrapatuta
Hondeatzeko makina batek 16 urteko mutil bat harrapatu eta hil du gaur arratsaldean Arrigorriagan (Bizkaia). Istripua nola jazo den ikertzen ari da Ertzaintza.
Arratsaldeko lauak eta hamar inguruan gertatu da istripua, Padura kalean. Zanpatzeak oso larri zauriak eragin dizkio gazteari, eta, ondorioz, segituan hil da; artatu dutenei ez dute erietxe batera eramateko betarik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu