Istripua

16 urteko neska gaztea harrapatu du kamioi batek Muxikan

Galdakaoko erietxera eraman dute zaurituta.

2010eko martxoaren 10a
16:22
Entzun
Istripu larria gertatu da gaur goizean BI-635 errepidean, Muxika (Bizkaia) parean: kamioi batek 16 urteko neskato bat harrapatu du, eta zaurituta eraman dute Galdakaoko Ospitalera. Ertzaintzak emandu ezbeharraren berri, eta goizeko zazpi eta erdiak baino zertxobait lehenago gertatu dela zehaztu du. Harrapaketa nola jazo den eta zerk eragin duen ez du agertu.

Bizkaian bertan, Txoriherriko igarobidean, hiru autok eta kamioi batek elkar jo dute. Auto ilarak sortu dira, baina ez da inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.