Gizartea

1.600 kilo haxix zeramatzan furgoneta batek istripua izan du Araban

Gidaria atxilotu egin dute.

2009ko irailaren 3a
13:44
Entzun
Ertzaintzak 1.600 kilo haxix atzeman zizkion 35 urteko gizon bati atzo Araban, istripu baten ondorioz. Ertzainen arabera, hark droga zeraman furgonetak istripua izan zuen. Ondoren, gidaria atxilotu eta ospitalera eraman zuten, ezbeharrean sortutako zauriak artatzeko.

Atxilotuak N-1 errepidean izan zuen istripua, Asparrena parean. Gidariak autoaren kontrola galdu eta furgoneta irauli egin zen. Zirkulazioko poliziak errepidean jausitako merkantzia baztertzen hasi eta fardeletan haxixa zegoela ohartu ziren. Gainera, autoaren barruan pakete gehiago topatu zituzten. Guztira, 56 fardeletan 1.600 kilo haxix baino gehiago atzeman zituzten, Ertzaintzak adierazi duenez. Furgoneta identifikatzean, matrikula ere faltsua zela egiaztatu zutela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.