1.623 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Datuek zertxobait hobera egin dute, Araban izan ezik.

Illunbeko zezen plazan (Donostia) ezarritako txertaketa gunea. GORKA RUBIO / FOKU
2021eko uztailaren 31
13:27
Entzun

Osasunbideak eta Osakidetzak emandako behin-behineko datuen arabera, atzo 13.607 diagnostiko proba egin zituzten Hego Euskal Herrian. Horietatik 1.623 positibo izan ziren. Bi osasun zerbitzuetako datuak kontuan hartuta, egindako testen %11,9k positibo eman zuten. Hortaz, OME Osasunaren Mundu Erakundeak pandemia kontrolpean edukitzeko jarritako %5eko langatik urrun daude zenbakiok.

Lurraldez lurralde, datuek zertxobait hobera egin dute guztietan, Araban izan ezik. Lurralde horretan atzeman zen kopuru txikiena: 199 positibo. Halere, herenegun baino 68 gehiago izan ziren. Ohi bezala, Bizkaian atzeman zituzten kutsatu gehien: 669 izan ziren; herenegun baino 107 gutxiago, halere. Gipuzkoan antzeko datua izan zuten: 386 positibo —herenegun baino bi gehiago—. Nafarroan, zertxobait hobetu da egoera, 345 positiborekin —ostegunean 383 izan ziren—.

Ospitaletako egoerari dagokionez, atzo 63 lagun erietxera eraman zituzten, COVID-19a zela eta. Zaintza berezia behar dituzten lagunei dagokienez, herenegungo kopuru berdina mantendu zen atzo: orotara, 83 lagun zeuden Hegoaldeko ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.