munDUA

17 lagun hil dituzte Somaliako hiriburuan, bonbardaketa eginda

Afrikar Batasunerako Erakundeak egin du erasoa Muqdishon, azoka batzuetan, ekintzaileen aurka ustez.

2009ko urriaren 22a
11:43
Entzun
OUA Afrikar Batasunerako Erakundeak Muqdisho Somaliako hiriburuan egindako bonbardaketan 17 lagun hil dira eta beste 58 zauritu, hiriburuko osasun zerbitzuko iturrien arabera. Ekintzaileen guneen aurka egin dute erasoa, OUAren arabera. CNN telebista kateak esan du hildakoak 30 direla.

"Muqdishon azkenaldian izan dugun bonbardaketarik handiena izan da", adierazi du Ali Muse anbulantzien zerbitzuko buruak. "Herri xehea bizi den auzoetara bota dituzte bonbak; batik bat, Baraka, Holwadag eta Hodan azoketara". Muqdishoko gune komertzial nagusia da Bakara.

Iturri ofizialek diote ekintzaileen erasoari erantzun diola Afrikar Batasunerako Erakundeak. Honen arabera, Sharif Sheikh Ahmed Somaliako presidenteak hegazkina hartu behar zuen aireportura tiro egin dute ekintzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.