Gizartea

17 lagun kaltetu dira Donostian, sute batean kea arnastuta

2008ko azaroaren 29a
12:34
Entzun
Donostiako etxe batean sutea izan da bart, Amara auzoan, eta osasun zerbitzuek hamazazpi lagun artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako. Haietako zortzi lagun erietxera eraman behar izan dituzte.

Jabier Barkaiztegi kalean izan da sutea, 11. zenbakian. Bederatzi solairuko eraikina da. Suhiltzaileak iritsi direnerako, etxebizitza erabat zegoen sutan. Etxepeko eskaileretatik ke asko ari zenez barreiatzen, eraikineko hainbat lagun kaltetu egin dira. Bizilagunei etxetik ez irteteko eskatu diete suhiltzaileek.

Udaltzaingoa sutearen arrazoiak ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.