17 urteko gazte bat hil da bart Baionan, eskuter istripuan

Xingar Feriaren azken eguna zela, 17 urteko gazte bat hil zen barda, 23:00 aldera, Baionan, eskuterrean zebilela. Harekin zen beste gaztea larriki zauriturik eraman dute ospitalera.

AUTO ISTRIPUA BAIONAN - LAU HILDAKO
Istripua gertatu den lekua, Marechal Soult etorbidea, Baionan. BOB EDME
2024ko apirilaren 8a
11:00
Entzun

Baionako Xingar Feriaren azken eguna zen atzo. France Bleu eta Sud Ouest komunikabideen arabera, 17 urteko gazte bat hilik aurkitu zuten bart, 23:00 aldera, Marechal Soult etorbidean. Dirudienez, eskuterrean harekin zihoan beste gaztea Baionako ospitalera eraman dute, larriki zauriturik.

Bi komunikabideek diotenez, sokorriak bertaratzean aurkitu dituzte bi gazteak bakarrik. Hil denari bihotzekoak emana zion, eta suhiltzaileek ez dute lortu berriz suspertzen. Bigarrena, ospitaleko larrialdietara eraman dute. Gehitu dutenez, inkesta bat zabaldu dute errekontruaren nondik norakoak ikertzeko.

Duela bi urte, 2022ko apirilaren 16an, Dordoinako (Okzitania) lau gazte hil ziren auto istripuz etorbide berean, Xingar Feria bete-betean zegoen gau batez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.