17 urteko Barañaingo gazte bat itota hil da Eugiko urtegian, bainatzea debekatuta dagoen gune batean. Ezbeharra herenegun arratsaldean gertatu zen, antza denez gazteak "uhartea" bezala ezagutzen den eremuan bainu bat hartzea erabaki zuen, uretara sartu zen baina igerian ez zekienez ezin izan zuen berriro ur azalera irten. Bere lagunek larrialdi deia egin zuten eta anbulantzia, suhiltzaileen ur erreskate taldea eta Foruzainak bertaratu ziren baina ezin izan zuten ezer egin, ordurako hilda baitzegoen.
ezbeharra
17 urteko gazte bat itota hil da Eugiko urtegian
Gaztea Barañaingoa da eta ezbeharra herenegun arratsaldean gertatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu